Eskerrik asko atzo Bilboko Indautxu Silken Hotelean eta El Sitio elkarteak babestutako Santiago de Pabloren GENTE CORRIENTE EN TIEMPOS CONVULSOS – La vida cotidiana en el País Vasco, 1931-1939 liburuaren aurkezpenera etorri zineten guztioi. Aretoa mukuru betea zegoen eta El Sitioren arduradunen hitzetan beraietan ekitaldia txit interesgarria zein atsegina izan zen. Mila esker Jose Luis de la Granja zein Sara Hidalgo EHUko irakasleei ere bai euren hitzaldi benetan mamitsuengatik.

